Home icon Home»Berriak»Surfean ikasteko bideoak
Surfean ikasteko bideoak

ikasteko lehen surf DVDaSurfean ikasteko lehen DVDa 2005ean atera zuen Zarauzko surf eskolak, “Aprendiendo a coger olas”. Beranduago, 2007an beste DVD bat atera genuen “Maniobras basicas del surf” eta bertan surfean aritzeko oinarrizko maniobrak nola burutu irakasten genuen. Bi DVD hauek gazteleraz egin genituen Jordi Rabanal eta Carlos Roig (mabruk.net) lagun katalanarrekin. 2008an bi bildumak irudi gehiagoz hornitu eta zenbait atal gehitu ostean bi DVDak eta liburuxka bat euskera eta inegelera hutsean argitaratzea erabaki genuen “surfean ikasten uhinekin joalsean” izenburupean. Bilduma hau guk geuk saltzen dugu eskolan 15 eurotan, beraz norbaitek DVD hauek eskuratu nahi izatekotan gurekin kontaktuan jarri besterik ez du.