Home icon Home»Berriak»XX. urteurren festa
XX. urteurren festa

2011 urtea amaitzear da eta baita aurtengo ikastaroen sasoia ere. Zarauzko Surf Eskola sortu zela 20 urte bete diren honetan, hainbat ekimen egin ditugu urtean zehar. Datorren ostiralean, abenduak 2, beste ekimentxo bat antolatu dugu.

Arratsaldeko zazpaik aldera, udazkeneko azken ikastaroak egin ostean, festatxo bat egingo dugu. Surf Eskolako zenbait kidek musika kontzertuxto bat eskainiko dute, argazki zaharrak izango dira ikusgai, urtean zehar jasotako surf irudiak, eta baita bizkotxo lehiaketa bat ere. Guztiok parte hartzera gonbidatuak zaudete, deialdia irekia da.