|
 Seaska, iparraldeko ikastolen elkarteak, Glissegunaren inguruan antolatzen dituen ekimenen artean, ahalmen urriko haurrentzako surf ikastaroa dago.
Irailaren 11an Hendaian izan ziren ikasleak surf ikastaroaz gozatzen. Gu ere han izan ginen eta asko ikasi ahal izan genuen.
Surf Escapade eskolak antolatzen du ikastaroa eta urteen poderioz jasotako esperientziarekin ikastaroa egokitu behar izan dute ikasleen beharretara. Nicolas Larregain, eskolako zuzendariak ikastaro berezi hauek egin ahal izateko taula berezi bat diseinatu du, ahalik eta egonkorrena izateko helburuarekin.
Merkatuan ezin aurki daitezke halako materialak, ahalmen urriko pertsonak ez baitira erosle potenztialak eta ezta haientzat ikastaroak ematen dituzten surf eskolak ere. Beraz, urteetako esperientziaz baliatuz haien taula "modeloa" egin dute Surf Escapade-ko monitoreek. Hona irudi batzuk.
 
|