Home icon Home»Berriak
Surf Eskola - Berriak
Urteurren Festa

Pasa den abenduaren 2an, udazkeneko ikastaroak amaitzeko eta urtea agurtzeko festatxo bat egin genuen. jende mordoxka bat bildu gine Zarauko Surf Eskolaren atarian. Bideo emanaldia, bizkotxo lehiaktea, gaztetxoek eskainitako kontzertu pare gabea eta giro itzelezkoa izan genituen. Mila esker parte hartu zenuten guztioi.

 

 
XX. urteurren festa

2011 urtea amaitzear da eta baita aurtengo ikastaroen sasoia ere. Zarauzko Surf Eskola sortu zela 20 urte bete diren honetan, hainbat ekimen egin ditugu urtean zehar. Datorren ostiralean, abenduak 2, beste ekimentxo bat antolatu dugu.

Arratsaldeko zazpaik aldera, udazkeneko azken ikastaroak egin ostean, festatxo bat egingo dugu. Surf Eskolako zenbait kidek musika kontzertuxto bat eskainiko dute, argazki zaharrak izango dira ikusgai, urtean zehar jasotako surf irudiak, eta baita bizkotxo lehiaketa bat ere. Guztiok parte hartzera gonbidatuak zaudete, deialdia irekia da.

 

 
Amaitu da Kantauri Liga

Amaitu Kantauri Surf Liga. Lonjan taldea izan da garailea.

Hemendik zorionak lehiakide guztiei, baina bereziki Zarauzko Surf Eskolako taldea osatu duten surflari bikainei.

Segi horrela!

http://www.kantaurisurfliga.com/argazkiak/6.-jardunaldia.-sopela-vs-zarautz

 

 
Euskara saria

 

Urtero, Zarauzko Euskal Herrian Euskaraz taldeak "euskara saria" banatzen du Zarauzko denda, elkarte edo erakundeen artean. Urtean zehar euskaraz eta euskararen alde egindako lana saritzen da. Aurtengoan Zarauzko Surf Eskola izan da saritua. Eskuz egindako zurazko taulatxo eder bat ere oparitu digute.

Mila esker!

 

 
Le mascaret

Garone ibaian surf egiten izan ginen. Irailaren 27a eta 29a bitartean izan ziren marea biziei esker oso gutxitan gertatzen den fenomeno bat gauzatu zen Bordele inguruko uretan. Le Mascaret izeneko fenomenoari esker marea asko igotze denean olatu bat sortzen ibaian gora. Esperientzia polita izan zen. Gondolin Gipuzkoako lagunekin izan ginen eta giro aparta izan zen Batzuek besteek baino metro gehiago egin zituzten olatu gainean, baina denek gozatu genuen eta giro bikaina izan zen.

Hona hemen han izan zen Aitor Iturraldek egindako pare bat bideo.

http://www.facebook.com/video/video.php?v=2167967847799&saved

http://dai.ly/naAXni

 

 

 

 

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL